LAGA liburutegi ibiltariaren bisita jasoko dute gaurkoan goizuetarrek zein aranotarrek. Goizuetatik pasako da lehendabizi, eskolako atarian izanen baita arratsaldeko 14:30etatik 15:30etara. Aranorako bidea hartuko du gero, eta bertan izanen da 16:00etatik 16:30etara. Liburuak eskatzeko, deitu behar da 621 24 80 24 telefono zenbakira, edo mezua bidali biblilei@navarra.eus helbide elektronikora.