San Martin Jaia ospatuko dute Martindegin biharkoan. Jakina denez eta abesti ospetsuak dioen bezala, azaroaren 11 da San Martin eguna, baina asteburura atzeratu dute ospakizuna.
Horrela, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango da Oialume inguruan. 11:00etan hasiko dira, hamaiketakoarekin, eta behin energia hartuta, haur jolasak izango dira. Auzo bazkariaren ostean, erromeriarekin borobilduko dute eguna.