Cider Week delakoa, sagardoaren astea alegia, ospatuko dute bihartik azaroaren 22ra, Gipuzkoako bost herritan; eta horien artean daude, nola ez, Astigarraga eta Hernani. Donostia, Hondarribia eta Tolosa dira beste hirurak. Zehazki, herri horietako jatetxeetan egingo dute eskaintza berezia, aste osoan zehar.
Gurean, menu bereziak eskainiko dituzte Astigarragako Malum Rex eta Ibai Lur jatetxeek, eta Hernaniko Errioguardak, astelehenetik igandera bitarte. Eta Sagardoetxean, bertako eta nazioarteko sagardoen dastaketa egingo dute ostiralean, 18:00etan, Haritz Rodriguez pommelierraren eskutik.
Gainerako herrietan, honako jatetxeek izango dituzte menu bereziak: Apar, Bertakoteka, Bodega Klandestina, Iratze, Taupada, Gagootz eta Sua.Muka (Donostian), Higeralde Sagarlekua eta Tatapas Gastroteka (Hondarribian), eta Tolosaldea eta Ama jatetxeak (Tolosan).
Bestalde, Nazioarteko Sagardo Azoka izango da azaroaren 22an, 11:00etatik 20:00etara, Basque Culinary Centerren.
Ekimen guztiei buruzko informazioa eskuragarri dago online: sagardoarenlurraldea.eus.