Haurrentzako eta familientzako ikuskizuna, 'Benetan Be Teatroa'k

Julen Borreguero Fernandorena

'Bidutzi' antzerkiko pertsonaiak. Argazkia: Itziar Bastarrika.

Bihar eskainiko dute, eguerdiko 12:00etan Biterin. Erriberan izango da, urtarrilaren 5ean.

 

'Bidutzi' izeneko haurrentzako eta familientzako antzerkia estreinatu berri du Benetan Be Teatroak, eta Hernaniko Biteri kultur etxean eskainiko dute saioa biharkoan, eguerdiko 12:00etan. Astigarragako Erribera kulturgunera ere hurbilduko dira, urtarrilaren 5ean, ordu berean. Teatroaren bosgarren obra da.

Txontxongiloekin osatutako antzezlana da, umorezkoa, hiru urtetik gorako haurrentzat: «Elkarren eskutik helduta, adin tarte batetik bestera igarotzean oldartzen diren beldurretarantz zuzenduko dugu linterna. Ikaratzera jolastuko gara, eta barrez lehertuko gara!», adierazi dute. 

Oholtzaren gainean izango dira «eskarmentu haundiko komedian erreferentziazko» hiru aktore: Patricia Urrutia (zuzendari artistikoa ere badena), Jon Zumelaga eta Juanma Rodriguez.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!