Go!azen telesaila Urumea bailaran zehar, bihar

Julen Borreguero Fernandorena

Denboraldi berriaren estreinaldia egingo dute bihar arratsaldean, Astigarragan, Ereñotzun, Hernanin eta Goizuetan.

 
 

Go!azen telesailaren 13garren denboraldiaren aurre-estreinal­dia izango da bihar, Urumea bailarako herri gehienetan. Lehenengo kapitulua jarriko dute, UEMAk eta EITBk sinatutako hitzarmenari esker, telebistako estreinaldiko data baino lehen.

Hernanin, gaur arratsaldeko 16:45etan jarriko dute Biterin, eta bihar ere eskainiko dute ordu berean. Eta beste hiru herritan ere izango da ikusgai gaur. 17:00etan astigartarren txanda izango da, Erriberan, eta sarrerak 2 euro balio du. 17:30etan Goizuetan jarriko dute kapitulua, udaletxeko ganbaran. Eta azkenik, Ereñotzun ere izango dute aukera lehenengo kapitulua ikusteko, arratsaldeko 18:00etan Auzo Udaleko areto nagusian. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!