Biharko greba orokorra dela eta, Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuak antolatu du egun osoko egitaraua, eta dei egin die herritarrei hitzorduetara bertaratzeko. Goizean goiz hasiko dira piketeekin, 05:15etan zehazki, Plazan. Ondoren, gosaltzeko tartea hartuko dute, 07:15etan Plazan bertan.
10:15etan, Atsegindegin jarri dute hitzordua, Donostiako manifestaziora autoz joateko. Eta arratsaldean, Zinkoenean egingo den manifestaziora bertaratzeko deia egin dute, arratsaldeko 18:00etan abiatuko dena.