Laiene Pikabeak eta Malen Barrenetxeak, Gipuzkoakoa bihar Aian

Beñat Los Arcos Ayerdi

Laiene Pikabea, Igoin anaiarekin.

Emakumezkoen lehenengo mailako txapela izango dute jokoan, 18:00etan hasita Urdaneta auzoan.

Bihar arratsaldean jokatuko da, Aiako Urdaneta auzoan, emakumezkoen Gipuzkoako lehenengo mailako aizkolari txapelketa. Eta bertan izango dira bailarako bi aizkolari: Laiene Pikabea ereñotzuarra eta Malen Barrenetxea hernaniarra. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da lehia.

Pikabeak eta Barrenetxeak beste hiru aizkolari izango dituzte kontrario: Oihana Fernandez de Barrena, Nerea Arruti eta Irati Astondoa. 45 ontzako launa enbor moztu beharko dituzte.

Aizkolarien txapelketaz gain, harri haundietakoa ere jokatuko da, hori ere emakumezkoetan. Lehian ariko dira Udane Ostola­za, Olaia Esnaola, Estefania Eche­veste eta Eider Garcia Durana, azkeneko hau gonbidatu gisa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!