Mundarro nagusi, Urumeako derbi estuan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Astigartarrek 77-79 irabazi zuten Hernanin, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan, eta sailkapeneko buru dira.

 

Punta-puntako derbia jokatu zuten Hernanik eta Mundarrok, joan den larunbatean, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan. Ezin estuagoa izan zen lehia, eta astigartarrek lortu zuten garaipena azkenean (77-79). Aurreneko laurdenean lortutako abantaila (12-23) baliatu zuten horretarako, baina ez zuten amore eman hernaniarrek, eta markagailua iraultzeko zorian izan ziren. Garaipen horrekin, sailkapeneko buru dira astigartarrak, jokatutako bost partiduak irabazita.

Mundarroko neskek, berriz, denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten Arrasaten, Ointxeren kontra (43-56).

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!