Hauteskunde mahaietarako zozketen emaitzak, dagoeneko ikusgai

Beñat Los Arcos Ayerdi

Atzo goizean egin zuten zozketa Astigarragan eta Hernanin, azaroaren 29ko hauteskundeetarako mahaiak osatzeko. Eta emaitzak ikusgai jarri dituzte dagoeneko, internet bidez. Astigartarrek, honako helbidean egin dezakete kontsulta, NAN zenbakia sartuta: astigarraga.udalak.eus. Hernaniarrek, berriz, beste helbide honetan topatuko dute kontsulta egiteko aukera: hernani.develop.eus. Kasu horretan, aurreneko abizena eta NAN zenbakia sartu beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!