Txirigota eta flamenkotik Santa Zeziliako doinuetara, kolore guztietako kultur hilabetean

Beñat Los Arcos Ayerdi

Cadizko Inauterietako 'Los novatos' konpartsa izango da Astigarragan.

Ohikoan izaten da anitza Astigarragako eta Hernaniko kultur eskaintza, baina betea bezain berezia dator azaroko programazioa bietan.

Aipatu beharrik ere ez dago, kultur agenda luze eta zabala izaten dela hilero Astigarragan eta Hernanin. Aurkezpen albistetxo hau idazteko tokirik ere ez digute utzi ia, papereko Kronikan orrialde oso-osoa eskaini diegun arren...

Gainera, akaso bereziki betea eta konpletoa dator azaroko programazioa bi herrietan. Izan ere, ekintza asko izatetik harago, aniztasun harrigarria ere badaukate. Horren adibide bana, bi herrietan: Astigarragan, txirigota eta flamenko ikuskizuna eskainiko dute Cadizko 'Los novatos' konpartsak eta Aires del Urumea dantza taldeak, hilaren 20an; eta Hernanin, Suttotes antzerki konpainia argentinarra igoko da Biteriko taula gainera, azaroaren 26an, 'Feliz día' obrarekin.

Berezitasun horiez gain, aza­roko ohiko hitzorduek ez dute hutsik egingo, eta Santa Zezi­lia eguneko ospakizunetan murgilduko dira bi herrietako abesbatzak eta musika taldeak. Beste hainbat kontzertu eta dantza emanaldi berezi ere izango dira, ordea; eta protagonismorik ez dute faltako zineak eta antzerkiak ere.

Baina diziplina batentzat hilabete berezia bada, euskal komikigintzarentzat izango da, hilaren 20an eta 21ean ospatuko baita Hernanikomik azoka, euskera hutsezko bakarra.

Zaila hain hitz gutxitan horren eskaintza zabala laburbiltzea, baina azpian dauzkazue osorik ikusgai.

 

ASTIGARRAGA - Azaroko agenda 


4
Ipuin kontaketa, 1-3 urtekoentzat: 'Patxi Putxiren kontu zaharrak', Ixabel Agirresaroberekin. 11:00etan, liburutegian.

4 'Sustraitik espaziora' dokumentala, 18:00etan Bada Euskaldunon Topalekuan. Doan.

5 Ikastaroa: 'Marrazketa tailerra, erretratuak naturaletik'. 18:30-20:30, Erriberan. Astigartek antolatuta. Izenematea 10 euroan, Erriberako atarian.

6 Dokumentala: 'Akelarre, marearen kontra'. 19:00etan, Erriberan. Doan.

7 Dantza: 'Azala & Kea', Dab konpainiaren eskutik. 19:00etan, Erriberan.

8 Haurrentzako antzerkia: 'Alai familian', Lasala konpainiaren eskutik. 17:00etan, Erriberan.

13-14 Peatonaleko festak.

13 Antzerkia: 'Julieta tiene la culpa', Pixkola bis konpainiarekin. 19:00etan, Erriberan. Doan.

13 Zineforuma: 'Las que corren, korrikalariak'. 18:00etan, Emakumeon Etxean. Doan.

14 'Go!azen' telsailaren 13garren denboraldiaren estreinaldia, 17:00etan Erriberan.

15 Haurrentzako zinea: 'Marakuda'. 16:30etan, Erriberan.

15 Zinea: 'Iñurri itsuak'. 19:00etan, Erriberan.

17 Musikalean: 19:00etan kalejira, eta 19:30etan kontzertua Kontxa Etxeberria plazan.

17 Irakurketa Kluba: 'Zer nahi nauk, amore?', Manuel Rivas. 19:30etan, Erriberan.

20 Cadizko Inauterietako 'Los novatos' konpartsa eta Aires del Urumea flamenko taldea, 18:30etan Erriberan. Doan.

21 Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguneko ospakizuna: tailerrak, jolasak eta diskopuntx, 10:30etatik 13:30etara eta 17:00etan, Kontxa Etxeberrian.

22 Haurrentzako zinea: 'Super­things'. 16:30etan, Erriberan.

22 Zinea: 'Sacamantecas'. 19:00etan, Erriberan.

22 Txistularien emanaldia, Santa Zezilia ospatzeko. 09:30etan kalejira, eta ondoren kontzertua Emakumeon plazan.

23 Literatur solasaldia: 'Cuando las ovejas ataquen al lobo los perros darán un golpe de estado', Luis Mari Alfaro. 19:30etan, Erriberan.

23-27 Erakusketa: Astigarragako ibai eta erreketan bildutako hondakinak, Kontxa Etxeberrian.

25 Ipuin kontaketa, 4-6 urteko­­entzat. 17:00etan eta 18:00etan, liburutegian.

26 Liburu aurkezpena: 'Mila hilekoren erreka', Alaine Agirre. 19:00, kultur etxe zaharrean.

27 Kantu afaria, 20:30etan Gure Izarra elkartean. Txartelak 25 euroan, bazkideen bitartez edo 637 736 629 telefonoan.

27 Trakamatraka, berrerabilitako materialekin musika tresnak egiteko tailerra, haurrentzat. 18:00etan, Kontxa Etxeberrian.

28 Betiko Ametsa eta Aiztondo abesbatzen emanaldia, Santa Zezilia ospatzeko. 19:30etan, Andra Mari elizan. Doan.

28 KRAX kontzertuak: Añube, Nafarroa 1512 eta Odolkiak ordainetan taldeak. 21:30etan, Txomiñene frontoian. 15 euro.

 

HERNANI - Azaroko agenda 


2-6
Mendizale Astea, Biterin.

3 Ipuin kontaketa, 3-7 urtekoentzat, Lur Kortarekin. 17:30etan eta 18:00etan, liburutegian.

4, 11, 18 eta 25 Hekin Egunak: Ttapa-Ttapa 10:30etan Atsegindegin, eta 'Peri/menopausia osasunez bizi' 18:30etan kiroldegian.

5-15 Hariak erresistentzia istorioen zinemaldia, Kulturarteko Plaza Feministan.

6 Osiñagako Azoka, 09:00etatik 15:00etara, Itxas-Buru parean.

6 Udazkeneko kontzertua, Herri Musika Elkarteak eta Dakapo abesbatzak. 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

7 Hernanikomik, erakusleiho margoketa. 11:00etatik aurrera, komertzioetan.

9 Hitzaldia: Atzerritartasun Legea eta erregularitzako prozedurak. 17:00, KPFn. SOS Arrazakeria.

9-25 Hernanikomik erakusketa, Biterin: Patxi Huarte 'Zaldieroa'.

10 Literatur solasaldia: 'Epizentroa', Nerea Loiola. 19:00etan udal liburutegian, euskeraz.

10 Udazken hitzaldi zikloa: 'Tras las carlistadas, el nacionalismo'. 19:00etan Biterin, Xose Estevez­en eskutik. Hernani Errotzen.

12 Hernani Zinekluba: 'Paris 1900'. 19:00etan, Biterin.

12 Udazken hitzaldi zikloa: 'Euskararen aurkako oldarraldia eraso isolatua al da?'. 19:00etan Biterin, Pello Igeregiren eskutik. Hernani Errotzen.

13-14 Kuantika/Quantum unitate mugikorra, familientzat. 08:00-20:00, Zinkoenean.

13 Gazte Sortzaileen Laborategia. Herrian barrena ibilaldia, 18:00etan Aristizabal plazatik, kultur proposamenak irudikatuz.

14 Bigarren Eskuko Azoka: bizikleten azoka. 10:30etatik 13:30etara, Atsegindegin.

14 Antzerkia: 'Bidutzi', Benetan Be teatroaren eskutik. 12:00etan, Biterin.

14 Erromeria, 18:00etan Plaza Berrin edo Atsegindegin.

15 Iturmendiko kobazulora bisita gidatua. 11:00etan, Antziola auzo­an. Felix Ugarte elkartea.

17 Udazken hitzaldi zikloa: 'Deia­darra; aurrera begira bizi gara', Aritz Ibarraren eskutik. 19:00, Biterin. Hernani Errotzen.

18 Gogoeta eta eztabaida feminista: 'Indarkeria matxistak, erreparazioa eta komunitatearen ardura'. Hizlariak: Nerea Barjola, Maria Viadero eta Sheila Melcón. 18:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan.

19 Musikalean, 18:00etan hasita, Kaxkoan edo Atsegindegin.

19 Kontzertua: 'Jazz biluzia: emozioak xuxurlatzen duenean'. Ainara Ortega eta Joaquin Chacón. 19:00etan, Biterin.

19 Udazken hitzaldi zikloa: 'Euskal-nafar txanponak, subirautzaren ezaugarri lehenenak', Mikel Legorbururen eskutik. 19:00, Biterin. Hernani Errotzen.

20-21 Hernanikomik azoka, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00, Atsegindegin.

20 Santa Zezilia kontzertua, Hernani Musika Eskola publikoak. 18:30etan, Biterin.

20 Hernanikomik: bertso-afari marraztua. 21:00etan, Santa Barbara elkartean. Txartelak Biterin salgai, 25 euroan.

21 Antzerkia: 'Milagros eta Valentina'. 12:00etan, Milagrosan. Txantxiku auzo elkarteak antolatuta, Kultur Biraren baitan.

21 Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berrin hasita. Eta ondoren, kantu bazkaria, 14:00etan Zumardin: txartelak Garinen, Txilin eta Monikan.

21 eta 28 Hekin Egunak: kirol lesioen prebentziorako tailerra, 10:00etan kiroldegian.

22 Santa Zeziliako eta Kantuz Eguneko kontzertua, 12:30etan Biterin, Kantuz abesbatzarekin.

23 Eskola antiarrazista: Eragin politikoa feminismoetatik; gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze inklusibo baterako proposamenak. 18:00, KPFn.

24 Literatura feminismotik: 'Barne zerbitzuak', Katixa Agirre. 18:30etan, udal liburutegian.

25 Literatur solasaldia: 'El rumor del oleaje', Yukio Mishima. 19:00etan, udal liburutegian.

26 Santa Zeziliako kontzertua, Goiz Eguzki abesbatzarekin. 12:00etan, Urbieta kalean.

26 Emozioetarako sormena, emakumeentzako* collage tailerra. 18:00etan, KPFn.

26 Antzerkia: 'Feliz día', Suttotes konpainia argentinarraren eskutik. 19:00etan, Biterin.

27 Kontu kontari +75, Dorleta Kortazarren eskutik. 11:00etan, udal liburutegian.

27 Gazte Sortzaileen Laborategia: Zabaldu. Kon Taturen eskutik, 18:00etan Aristizabal plazan.

28 Hekin Egunak: ur-ludoteka, 10:30etan kiroldegian.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!