Hilerrira bisitak eta mezak gaur, Santu Guztien Egunez

Beñat Los Arcos Ayerdi

Urumea bailarako hilerriak lorez jantziko dituzte gaur, Santu Guztien Egunez, hildakoei ohiko bisita egingo baitiete herritarrek, goizez eta arratsaldez.

Elizkizunak ere izango dira bailarako herri guztietan. Elizetan izango dira gehienak, baina astigartarrek, ohi bezala, hilerrian egingo dute hildakoen omenezko meza.

Bihar ere egingo dituzte mezak Hernaniko eta Astigarragako elizetan, Hildakoen Egunez.

ELIZKIZUNAK

GAUR, Santu Guztien Eguna

HERNANIN

09:30, San Joan Bataiatzailean

11:00, Floridako San Josen

12:00, San Joan Bataiatzailean

EREÑOTZUN

10:00, San Antonio parrokian

ASTIGARRAGAN

10:30, Hilerrian

ARANON

11:00, San Martin parrokian

GOIZUETAN

12:30, Andra Mari elizan

 

BIHAR, Hildakoen Eguna

HERNANIN

09:00, San Joan Bataiatzailean

19:00, San Joan Bataiatzailean

ASTIGARRAGAN

10:30, Andra Mari elizan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!