Odola emateko zita datorren ostiralean, ereñotzuarrek

Beñat Los Arcos Ayerdi

17:00etatik 20:30etara izango da, Auzo Udaleko aretoan. Dagoeneko hartu daiteke zita, baina gabe ere bertaratu liteke.

 

Datorren ostiralerako, azaroaren 6rako, jarri dute odola emateko hitzordua Ereñotzun. Arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara egingo dituzte estrakzioak, Auzo Udaleko aretoan.

Bertaratzeko asmoa dutenek, dagoeneko eskatu dezakete hi­tzor­dua, gotatanta.eus webgune­aren bitartez. Eta egunean bertan, telefonoz ere izango da zita eskatzeko aukera, goizean zehar, 943 00 78 84 zenbakira deituta. Edonola ere, azaldu dute hitzordurik eskatu gabe ere bertaratu daitekeela edonor aretora osti­ral­ean, odola ematera.

 

Hileroko zita Hernanin, etzi

Hernanin, berriz, hileroko hitzorduari eutsiko diote, eta etzi egingo dute odol ematea, azaroko lehenengo asteartea izanik. Arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara izango da, anbulatorioan; eta hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik: gotatanta.eus webgunean, edota astearte goizez 943 00 78 85 telefonoan. 46 estrakzio izan ziren urrian, eta oraingo honetan kopuruak gora egin dezan nahiko lukete.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!