Hauteskundeetako mahaien zozketa egingo dute etzi

Julen Borreguero Fernandorena

Astelehenean egingo da azaroaren 29ko hauteskundeetako mahaien zozketa, Hernanin eta Astigarragan. Hernaniren kasuan, 09:30etan egingo dute, udaletxeko udalbatzar aretoan. Astigartarrek egingo dute udaletxeko osoko bilkurako aretoan, 08:30etan. Azken hauek adierazi dutenez, amaitu ostean, herritar bakoitzak jakin ahal izango du ea mahaietan parte hartzea egokitu zaion, online aplikazio baten bidez, haien NAN zenbakia sartuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!