Hegan dijoa Astigarragako Mundarro Futbol Taldea, Gipuzkoako Gorengoen Mailan. Beste garaipen bat lortu zuten moreek pasa den asteburuan, Vasconiaren kontra, 1-3, eta ligako liderrak dira, 14 punturekin. Gaur jokatuko dute 7garren jardunaldia, Zarkumendegin, gaueko 21:00etan, Allerruren aurka.
Hernaniko talde nagusien bolada ez da hain ona. Hirugarren RFEF ligan diharduten neskek etxeak galdu zuten pasa den asteburuan, 1-4 Oiartzunen kontra. Eta Gipuzkoako Gorengoen Mailako mutilek ere porrota jasan zuten Zubipen, 1-3 Touringen aurka. Horrela, 8 punturekin, 11garrenak dira sailkapenean neskak, eta hurrengo partidua jokatuko dute igandean, Zubietan, Realaren hirugarren taldearen aurka. Mutilak, 9 punturekin, 7garrenak dira sailkapenean, eta jokatuko dute bihar, 19:30etan Berion, Luberriren kontra.