Aurrera doa futboleko denboraldia, eta martxa onean doaz bailarako talde nagusiak. Mundarrok harrapatu du bolada ona, eta pasa den asteburuan irabazi zuen Zarkumendegin, Santo Tomas Lizeoaren kontra, 2-1. Moreak Gorengoen Mailako hirugarren sailkatuak dira, lehen zein bigarren sailkatuekin berdinduta (11 puntu). Igandean Puio (Donostia) bisitatuko dute, Vasconiaren etxea, 16:45etan.
Hernaniko neskek bigarren porrota jaso zuten jarraian, pasa den astean, Hirugarren RFEF Mailan: Alavesen etxean galdu zuten 2-0. Horrela, bederatzigarren sailkatuak dira, eta larunbatean jokatuko dute Zubipen, 18:00etan, Oiartzunen aurka.
Etenda, Hernaniko mutilen partidua Deuston
Pasa den asteburuan jokatu zuten Hernaniko mutilek Zubietan, Deustoren kontra, Gorengoen Mailan. CD Hernanitik azaldu dutenez, partiduaren bigarren zatian, Hernaniko atezainak eta Deustoko aurrelariak talka egin zuten, burua buruaren kontra. Hernaniarrak ezin izan zuen jokatzen jarraitu, baina partiduak aurrera egin zuen. 90garren minutuan, ordea, okerrera egin zuen, eta anbulantziak eraman behar izan zuen. Hargatik, erabaki zen partidua etetea. Klubetik jakinarazi dute «estable» dagoela atezaina.
Hurrengoa etxean jokatuko dute berdeek, igandean 12:30etan, Touringen aurka.