Azaroaren 11ko greba orokorrera batuko da Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista ere, «etxebizitza eskubide bermatuaren alde». Eta horri begira, eskualde mailako asanblada irekia egingo dute ostiral honetan, Hernanin. Biteri kultur etxean izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Etxebizitza Sindikatutik nabarmendu dute, «antolatzea eta borrokatzea» dela etxebizitzaren arazoarekin bukatzeko berme bakarra: «Espekulatzaileei aurre egin behar zaie, langileriaren interesen mesedetan. Kalera aterako ditugu aldarriak, espekulatzaileen espropiaziorako, espekulazioa debekatzeko eta etxebizitza langileriaren beharren arabera antolatzeko».
Hori horrela, herritar guztiei luzatu diete gonbitea, etziko asanbladara bertaratzeko.