Literatur solasaldi bana gaur, Biterin eta Erriberan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Literatur solasaldi bana izango da gaur arratsaldean, Hernanin eta Astigarragan. Biterin, arratsaldeko 18:30etan, 'Literatura feminismotik' egitasmoaren saioa egingo dute Udal Liburutegian: Delphine de Vigan idazlearen 'Esker onak' liburuari buruz ariko dira, Alaine Agirrek gidatuta. Erriberan, berriz, Irakurketa Klubaren saioa izango da 19:30etan, Isabel Etxeberriak gidatuta: Katixa Agirreren 'Barne zerbitzuak' izango dute hizpide.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!