Joan den asteburuan atseden hartu ondoren, lehiara bueltan izango dira bailarako saskibaloi talde nagusiak. Mundarroko neskek Astigarragako kiroldegian jokatuko dute gaur, 16:00etan, Añorgaren kontra. Ordu berean ariko dira Hernaniko mutilak, herriko kiroldegian, Internacionalen kontra. Eta Mundarroko mutilek Irunen daukate zita, 18:00etan Azken Portun, Erroibideren kontra.