Herri eskolak antolatu ditu Ikamak biharko

Beñat Los Arcos Ayerdi

Ikamak antolatuta, eta Hispanitatearen Eguneko jaiegunari kontra eginez, herri eskolak egingo dituzte bihar eskualdez eskualde, 'Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia!' lelopean. Buruntzaldean, Lasarte-Oriako Xirimiri elkartean izango da. 10:00etan hasiko dituzte eskolak, ikasle argazkia egingo dute 13:00etan, bazkari autogestionatua ondoren, eta bingo musikatu azkenik. «Eztabaidarako eta politizaziorako» baliatuko dute, eta Buruntzaldeko ikasle guztiei luzatu diete bertaratzeko deia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!