Pelota protagonista gaurkoan, Goizuetan

Julen Borreguero Fernandorena

Astigarragan ere izango da jaialdia gaur, 18:30etan, palako zein eskuzko partiduekin.

 

Pelota izanen da protagonista gaurkoan Goizuetan, bertan jokatuko baitituzte Umore Onako kideek 5 partidu; denak eskuz binaka, Nafar Jokoen baitan. Partiduak hasiko dira arratsaldeko 18:00etan: Makazaga eta Zubiri hasiko dira Txarutaren aurka (Aizagirre-Oscariz), seinen lehenengo mailan; jarraian ariko dira Larralde eta Olaizola, Aldabideren aurka (Agirre-Remiro), kimuen lehenengo mailan; ondoren ekingo diote Goizuetak eta Lujambiok, Arkupe Pelota Elkartearen aurka jokatzeari, kimuen lehenengo ligaxkan; kadeteen bigarren mailako partidua jokatuko dute gero Kuryanovych anaiek, Oberenaren kontra (Serrano-Andueza); eta azkenik, gazteen bigarren mailan ariko dira Sagardui eta Salaberria, Leitzaren aurka (Zugasti-Iturrino).

 

Jaialdia Astigarragan ere, eskuz zein palaz

Astigarragako Txomiñene frontoian ere izango da jaialdia, eskuzko zein palako partiduekin, denak ere Gipuzkoako Txapelketari dagozkionak. Ansa-Ormazabal jubenilek osatutako bikoteak irekiko du jaialdia, eskuz binaka, bosgarren jardunaldiko partiduarekin: liderren kontra ariko dira, Aurrera taldearen aurka. Beloki-Etxeberria nagusien bikotearen txanda izango da jarraian, haiek ere bosgarrena jokatzeko, Oteizaren aurka. Eta jaialdiko azkeneko partiduan, palara pasako gara: Luluaga eta Urdangarin ariko dira, Aiaren aurka.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!