Egun entretenigarria izanen dute Mendialdean, igande honetan (urriak 11). Bosgarren Emakume Artzainen Eguna ospatuko da Areson, eta horren baitan, Mendialdeko Azoka Ibiltaria izanen da bertan, urtean zehar herriz herri ibili ohi dena. Goizeko 11:00etatik 14:00etara izanen da azoka zabalik.
Ospakizun egun honetan ere izanen da axuria burruntzian, goizeko 11:30etatik aurrera. 13:00etan, halaber, eginen zaie omenaldia Aresoko emakume artzaiei. Hainbat eragileren laguntza eta babesarekin antolatu dute 5garren edizio hau: Aresoko Udala, Plazaola, Cederna-Garalur, Habelarte, Salmenta zuzena eta Nafarroako Gobernua.