Martxan da 'Arnasetik' bideosormen lehiaketa, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) eskutik. 5garren edizioa da, eta gazteei zuzenduta dago. 500 euroko balioa duten 4 sari banatuko dira, eta lehiakideak adinaren araberako 4 multzotan banatuko dira (LH 5-6, DBH 1-2 eta DBH 3-4). Sari banaketa Lekeition izango da, azaroaren 26an. Iaz, 205 lan aurkeztu ziren, eta publikoak eman zituen 3.580 boto.
UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako lehiaketaren helburua da «arnasguneen garrantzia jendarteratzea, gazteei beren herrietako hizkuntza-ohiturei buruz hausnartzeko aukera ematea eta ikus-entzunezkoen bidez euskeraren presentzia eta indarra erakustea».
Horrela, zabalik dago izenematea, urriaren 15era arte, eta lanak entregatzeko epea izango da urriaren 30a. Bakarrik zein lagunartean aurkeztu daitezke lanak, eta egin behar dena da euskerari lotutako istorioak kontatu, bi minutuko ikus-entzunezko batean. Bestalde, kategoria bakoitzeko lehiakideek erronka bana izango dute: LH 5-6koek 'Dakienak, ba al daki?' izango dute erronka, herriko berezitasun eta esamoldeei buruzko galera-erantzun lehiaketa baten bidez; DBH 1-2koek 'Ongi etorria' erronkari erantzungo diote, arnasgune b atera iritsi berri den ikasle bati ongietorria nola egingo lioketen erakutsiz; eta DBH 3-4koek 'Eusle mode on' erronkari helduko diote, sare sozialetako hizkuntza-erabilerari buruzko gogoeta eginez.