Etxebizitza duinaren alde, elkarretaratzea bihar Plaza Berrin

Beñat Los Arcos Ayerdi

Buruntzaldeako Ernaik deituta, 19:00etan izango da eskualde mailako kontzentrazioa.

Euskal Herri osoan barrena, elkarretaratzeak egingo dituzte etxebizitza duinaren alde, Ernaik deituta. Eta gurean, bihar arratsaldean izango da Buruntzaldeako Ernaik antolatutakoa, Hernanin: Plaza Berrin jarri du­te hitzordua, 19:00etan.

Aldarria zabalduko dute, «Euskal Herrian urrats bat aurrera egiteko, etxebizitza duin eta eskuragarriaren alde».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!