Hasiera borobilari segida eman asmoz, saskibaloi taldeak etxetik kanpo

Beñat Los Arcos Ayerdi

Ezin hobeto hasi zuten denboraldia, aurreko asteburuan, Gipuzkoako lehenengo mailako saskibaloi taldeek: hiruek lortu zuten garaipena. Mundarroko neskek 57-36 menderatu zuten Antigua Luberri, talde moreko mutilek 84-57 irabazi zioten Internacionali, eta Hernaniko mutilak 57-53 nagusitu ziren Hoopsen kontra. Hasiera borobilari segida eman nahian, etxetik kanpo ariko dira hiru taldeak gaur. Neska astigartarrek Donostiako Mons kiroldegian jokatuko dute 16:00etan, Internacionalen kontra. Eta Mundarroko zein Hernaniko mutilek 18:00etan jokatuko dute, biek ere Donostiako Benta Berri kiroldegian: astigartarrak Añorgaren kontra, eta hernaniarrak Saski Axularren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!