Hirugarren RFEF mailako laugarren jardunaldiari ekingo dio Hernanik gaurkoan, Zubipen, arratsaldeko 18:00etan. Mariño Real Union izango du arerio. Talde irundarrak, aurreko hiru jardunaldietan, garaipen, porrot eta berdinketa bana eskuratu ditu eta lau puntu ditu oro har. Berdeek, aldiz, bi garaipen jarraian eskuratu zituzten lehen bi jardunaldietan, eta pasa den astean galdu egin zuten. Horrela, sei puntu dituzte. Ea liga hasiera on honi jarraipena eman diezaioketen.
Gizonezkoek ere ezin hobeto hasi dute Ohorezko Mailara igotzeko bidea, lehen bi partiduak irabazita. Bihar ekingo diote hurrengoari, Sanpedrotarraren aurka, Trintxerpen, 15:30etan.
Mundarroko gizonezkoek ere ez dute gaizki hasi aurtengo Gorengoen Mailako ibilbidea. Lehen bi partiduetan, garaipen eta berdinketa bana lortu dute. Gaur, Zarkumendegin 16:00etan, Usurbilen aurka, dinamikarekin jarraitzea bilatuko dute.