Lizeaga garaile, Kizkia Taldearen 25garren sagardo txapelketan

Julen Borreguero Fernandorena

Astigarragako Lizeaga sagardotegiak jaso zuen txapeldunaren saria.

Irailaren 23an izan zen, Gure Izarra elkartean. Bigarren onena izan zen Alorrenea, eta hirugarrena Petritegi.

 

Pasa den irailaren 23an Kizkia Taldeak antolatzen duen sagardo txapelketaren finala izan zen, Gure Izarra elkartean. Aurtengo edizioa berezia zen gainera, 25garrena baitzen. Bailarako hainbat sagardotegik hartu zuten parte, eta irabazlea, hain zuzen, astigartarra izan zen, Lizeaga zehazki (135 puntu). Podiuma osatu zuten Astigarragako beste bi sagardotegik; Alorrenea izan zen bigarrena (133 puntu), eta Petritegi hirugarrena (131 puntu). Hernanitik Akarregik hartu zuen parte, eta bosgarren sailkatua izan zen (122 puntu). Guztira, 15 sagardotegik ez zuten galdu nahi izan edizio berezi honetako finala, Gipuzkoako txoko ezberdinetatik etorritakoak: Aiatik (Izeta), Usurbiletik (Saizar), Adunatik (Zabala eta Aburuza), Urnietatik (Oianume eta Eula), Donostiatik (Barkaiztegi), Lizarzatik (Goikoetxea), Zeraindik (Oiharte), Andoaindik, Hernanitik (Akarregi) eta Astigarragatik (Lizeaga, Alorrenea, Petritegi eta Rezola).

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!