Datorren asteartean, irailaren 29an, egingo dute hileko ohiko plenoa, Hernaniko eta Astigarragako udalek. Arratsaldeko 18:00etan izango da Hernanikoa, eta 19:00etan Astigarragakoa. Eta bietan, puntu bat izango da nagusi: egonaldi turistikoen gaineko zerga ordenantza sortu eta tarifak onartzea. Horrez gain, Hernanin beste zazpi gai landuko dituzte; tartean, beste hiru ordenantzatan egin beharreko aldaketak: 2027ko ordenantza fiskalean, tasa eta prezio publikoenean, eta azken horien salbuespen eta murrizketak arautzen dituen ordenantzan. Astigarragan, berriz, luzeagoa dute gai-ordena, 10 punturekin; eta ordenantzak dira eztabaidagai nagusia: hiri barruko garraio publikoaren tarifena eta 2027ko zerga ordenantza. Baina kasu honetan, kale garbiketa zerbitzuaren kontratazio espedientea ere esleituko dute, besteak beste.