Aste honetan hasi da liga Gipuzkoako lehenengo mailan, nesken zein mutilen saskibaloi taldeentzat. Mundarroko neskek atzo iluntzean zuten estreinakoa, etxean, Antigua Luberriren kontra. Mutiletan ere, etxean ekingo diote Hernanik eta Mundarrok, gaur arratsaldean. Hernaniarrek kiroldegian jokatuko dute, 16:00etan, Hoopsen kontra. Astigartarrek, berriz, 18:00etan daukate partidua kiroldegian, Internacionalen kontra.