Añorgara ere, garaipen bila berdeak?

Beñat Los Arcos Ayerdi

RFEF Hirugarren Mailan, hirugarren partidua jokatuko dute Hernaniko neskek, gaur arratsaldean. Añorgan ariko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Aurreneko bi partiduak irabazita, zergatik ez beste garaipen bat, talde historiko baten kontra?

Mutilen Erregional Preferentean, berriz, Hernanik estreinakoz jokatuko du Zubipen, bihar 12:15etan, Allerruren kontra. Mundarrok Urnietan dauka hitzordua, bihar 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!