Ezin zuen liga hasiera hoberik imajinatu Hernanik, RFEF Hirugarren Mailan: bitik bi irabazi ditu nesken talde nagusiak. Berdeek nagusitasunez menderatu zuten Pauldarrak larunbatean (4-1), Zubipeko estreinako partiduan. Aurreneko minutuan lortu zuen lehenengo gola Enire Beainek, eta handik bost minutura barakaldarrek berdindu arren, atsedenaldira aurretik iritsi zen Hernani, Xanet Etxarriren golarekin. Bigarren zatia hasi eta berehala lortu zuen hirugarrena Garazi Lizarragak, eta azkeneko minutuetan laugarrena Uxue Navarrok.
Hernaniko mutilen talde nagusiak ere bikain ekin dio Erregional Preferenteko ligari, Vasconiaren zelaian 0-2 irabazita, Xemark Matosek eta Iker Unzurrunzagak bigarren zatiaren hasieran lortutako golekin. Mundarrok, berriz, berdindu egin zuen etxean, Danenaren kontra (2-2). Bi bider aurreratu ziren moreak, Luis Manuel De Jesusen eta Unai Seinen golekin, baina bietan lortu zuten berdintzea zizurkildarrek.