Hitzaldia Lasarten, Egia Kermanentzat elkartekoek

Julen Borreguero Fernandorena

Hitzaldia eskainiko dute Egia Kermanentzat elkarteko kide diren eta Kerman beraren guraso diren Arantzazu Beitiak eta Roberto Villatek. Borobilean Elkarteak antolatzen ditu urtero gisa honetako hitzaldiak, Buruntzaldeako biztanleei zuzenduta, eta aurtengoan Egia Kermanentzat elkarteko kideak gonbidatzea erabaki dute. Lasarte-Oriako Oriarte Landaberri institutuan izango da, asteartean (irailak 22), 19:00etan. Hitzaldia Kerman Villate Beitia gasteiztarraren hilketaren ingurukoa izango da, eta tratatuko dira lau puntu: zer gertatu zen, ibilbide judiziala, Gasteizko Udal Gobernuaren jarrera eta gaur egungo egoera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!