Astigarragan zein Hernanin izango da zer egin gaurkoan. Aiotzategiko Jaiak hasiko dira arratsalde honetan, eta atzo hasi ziren Zinkoenean Euskal Jaien ospakizunarekin, gaurkoan Hernaniko erdigunera
zabalduko dena.
Aiotzategin, 18:00etan txupinazoa bota ondoren, buruhaundiak aterako dira. 19:00etan, berriz, danborradaren txanda izango da, eta gaueko 21:30etan, eguna borobiltzeko, Txep musika taldeak eskainiko du kontzertua Kontxa Etxeberrian.
Hernaniko Euskal Jaien kasuan, 19:00etan 'Erremontari herriz herri'ren jaialdia izango da kiroldegian, doako sarrerarekin eta bailarako jokalari ugarirekin: Arluziaga-Zubiri/Deskarga-Aiestaran VI eta Aldabe-Juanenea/Barrenetxea-Goikoetxea. Gainera, Atsegindegin, arratsaldeko 19:00etan ere, 'Bretaniar konexioa' izeneko ekitaldia izango da, Bretainia eta Euskal Herriko dantza eta musika emanaldia alegia.
|
AIOTZATEGIKO JAIAK KONTXA ETXEBERRIA PLAZAN GAUR 18:00, Txupinazoa. 18:30, Buruhaundiak. 19:00, Danborrada. 21:30, Txep musika taldea. |
|
EUSKAL JAIAK HERNANIN GAUR 19:00, 'Erremontari herriz 19:00, 'Bretainiar konexioa', Atsegindegin. Musika eta |
