Gazte Kontseilu Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatuta, urriaren 9tik 12ra izango da Gazte Topagune Sozialista Elizondon. Eta lau eguneko egitarauaren berri emateko, aurkezpen saioak egingo dituzte herriz herri, datozen egunetan.
Horrela, larunbat honetan jarri dute zita Hernanin eta Astigarragan. Goizez egingo dute aurkezpena Hernanin, 11:00etan Kontrakantxa gaztetxean; eta arratsaldez azalduko dizkiete topagunearen nondik norakoak astigartarrei, 18:30etan liburutegi zaharrean.
Topagune Sozialistarako sarrerak dagoeneko salgai daude, gks.eus webgunean, edota taldeko militanteekin harremanetan jarrita.