Irakurle Taldearen aurreneko saioa eta liburutegi ibiltariaren bisita, bihar

Beñat Los Arcos Ayerdi

Zita bikoitza daukate Goizuetako eta Aranoko literaturzaleek, bihar. Batetik, bi herrietara bisita eginen duelako liburutegi ibiltariak, arratsaldearen hasieran. 14:30etan iritsiko da Goizuetara, eta eskolako atarian egonen da 15:30ak arte. Ondoren, Aranorako bidea hartuko du, eta 16:00etatik 16:30etara izanen da bertan.

Eta bestetik, bihar bertan eginen du aurreneko saioa Goizuetako Irakurle Taldeak, 18:30etan Tifanitxon. Laura Mintegiren 'Akabo' liburua izanen dute hizpide. Parte hartu nahi duenak, 621 248 024 telefonora deitu edo idatzi dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!