Bihar hasiko du 3. RFEF liga Hernanik

Beñat Los Arcos Ayerdi

Denboraldi polita dauka aurretik Hernaniko nesken futbol talde nagusiak, RFEF Hirugarren Mailan ariko baita, igoera lortu ondoren. Bihar bertan hasiko du liga, eta Eibarren kontra jokatuko dute estreinakoa, Mallabiako Areitio zelaian, goizeko 10:30etan hasita.

Mutilen kasuan, berriz, datorren astean ekingo diote Hernaniko eta Mundarroko talde nagusiek, Erregional Preferentean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!