Aurrera doa erremonteko Buruz Burukoa

Julen Borreguero Fernandorena

Juanenea eta Azpiroz izango dira gaurkoan aurrez aurre Galarretan, erremonteko Buruz Buruko Txapelketaren bigarren jardunaldia osatuko duen partiduan. Endika Barrenetxea hernaniarrak eta Ezkurrak jada bi partidu jokatuta dauzkatenean, eta gaurko partiduaren esperoan, Barrenetxea da ligaxkako liderra, 6 punturekin. Atzetik ditu Juanenea (4 puntu, partidu bat), Azpiroz (4 puntu, partidu bat) eta Ezkurra (puntu 1, bi partidu). Gaurkoaren ostean, erremontista bakoitzak partidu bat gehiago jokatu beharko du, hau da, jardunaldi bat baino ez da faltako jakiteko zein pasako den finalera, zein finalerdira, eta zein geratuko den kalean. 

Jaialdiko bigarrena izango da Juanenea eta Azpirozen arteko norgehiagoka. Izan ere, lehendabizi, arratsaldeko 16:30etan, jokatuko dute Susperregi-Ugarte II eta Martixpe-Goikoetxea VIak, 3 setera. Eta jaialdia ixteko, Aritz Zubiri goizuetarra ariko da Segurolaren alboan, Goikoetxea V-Larrañaga bikotearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!