Antiguako pelota txapelketako finala galdu zuen Eñaut Lizeaga astigartarrak, Balerdi kidearekin batera, Etxeberri eta Apeztegia bikotearen aurka, 10-22. Bestalde, Alize Sagardui goizuetarra, Mendizabalekin batera, Urrezko Ligatik kanpo geratu da, asteburuan partidu bat irabazi (22-18) eta beste bat galdu (11-22) ondoren.