Pasa den hilabetean zehar egindako saioen arrakasta ikusita, larunbat honetan, irailaren 5ean alegia, Urumea ezagutzeko orientazio-ginkanak izango dira berriro Ugaldetxoko aisialdi gunean, 13:00etan hasita. Aldez aurretik eman behar da izena, ugaldetxoaisialdigunea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.