Antiguako finalean gaur, Eñaut Lizeaga

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko abuztuaren 29a

Finalerako txartela lortu zuten astigartarrak eta Balerdik. Xabi Apaolaza hernaniarrak, berriz, semifinala galdu zuen.

Antiguako Txapelketaren finale­an ariko da Eñaut Lizeaga asti­gartarra, Asier Balerdirekin ba­­tera. Asteartean lortu zuten ho­rretarako txartela, semifinalean Cestau eta Bernaola menderatuta (22-17). Zenbait tantoren aldea izan zuten Lizeagak eta Balerdik partiduan zehar, baina kontrarioek lehenengoz hartu zieten aurrea 16-17koarekin. Hortik aurrera, baina, erabat nagusitu ziren, garaipena lortzeko.

Gaur izango dute finala, goizeko 11:00etan hasita, Antiguako frontoian; eta Etxeberria eta Apeztegia izango dituzte kontrario. Hain juxtu, haiek Xabi Apaolaza hernaniarrari eta Oier Elorzi irabazi zieten asteazkenean, bigarren semifinalean (22-11). Parekatua izan zen partidua aurreneko erdian, eta 5-8 ere izan ziren aurretik Apaolaza eta Elorz; baina 11na berdindu ondoren ezin izan zieten eutsi.

Alize Sagarduik zita bikoitza asteburuan, Udako Masterraren ligaxka bukatzeko

Alize Sagardui goizuetarra, bere aldetik, Udako Masterra ari da jokatzen asteotan, elite mailan, Nora Mendizabal andoaindarrarekin batera. Ligaxkako A multzoan ari dira, eta azkeneko jardunaldiak jokatuko dituzte asteburu honetan, Urrezko Ligara zein bikote sailkatuko diren erabakitzeko.

Plentzian ariko dira gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita, Arrizabalagaren eta Zabalaren kontra. Eta Bakion jokatuko dute bihar, ordu berean, Etxegarai eta Bergara kontrario dituztela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!