Ziztu batean pasako zen udako oporraldia batzuentzat, baina ikasturte berria hasi eta eskolara bueltatzeko desiatzen izango dira beste hainbat. Modu batera edo bestera izan, irailaren 7an bueltatuko dira bailarako gaztetxoak ikasgeletara, eta berandu baino lehen, horretarako ondo prestatzeko garaia iritsi zaie.
Horretarako astebete pasatxo besterik ez daukate, baina lanak oso erraz dauzkate Urumea bailaran, beharrezko material guztia topatuko baitute bertako dendetan, inora joan beharrik izan gabe.
Astigarragan, esaterako, MON paperdendan topatuko dute dena: behar eta gustu guztietarako motxilak, agendak, koadernoak, mantalak, merienda kaxak, botilak, hezkuntza materiala eta testu liburuak... Gainera, beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituzten bertan; liburuak plastifikatzekoa, esaterako.
Hernanin, berriz, Elkar eta Urbieta Kopiak dendetan topatuko dute hori guztia. Eskolara behar bezala bueltatzeko material guztia eta eskuliburuak, prezio onean eta kalitate onenarekin dauzkate eskuragarri bietan.
Ikasturte honetarako eskuliburuak behar dituenak, buruhausterik ez du izango Elkarrera bertaratuta, eta berdin motxila, kalkulagailu, koaderno, errotulagailu eta abarrekin ere. Dendan bertan topatuko dutenaz gain, katalogo ezin zabalagoa daukate, dendan bertan eskatu daiteke materiala, eta baita online ere.
Urbieta Kopiaken, berriz, materiala erosteaz gainera, dena ondo prestatzeko erraztasunak ere topatuko dituzte: enkoadernatzea, fotokopiak egin eta dokumentuak eskaneatzea, tamaina ezberdinetan inprimatzea...
Baina koaderno eta paperekin ez ezik, ordenagailuekin ere aritu beharko dute lanean ikasleek, ikasturtean zehar. Eta horretarako puntako zerbitzua eskainiko die Oria informatika dendak, Hernanin bertan. Material informatiko berria behar duenak, aukera politak topatuko ditu bertan; baina etxean daukana behar bezala jarri eta ikasturte berrirako prest izan nahi duenak ere, mantenu zerbitzua topatuko du bertan.