Gaur hasiko da, Buruz Buruko Txapelketaren ligaxka nagusia

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 15a

Parte hartzaileak dira Juanenea, Barrenetxea hernaniarra, Azpiroz eta Ezkurra.

Erremonte zaleak zortedunak dira, kirol honek ez baitu atsedenik hartzen udaran zehar. Pasa den asteburuan ezagutu genuen, Josetxo Ezkurra izango zela erremonteko Buruz Buruko Euskolabel Txapelketako laugarren parte hartzailea. Jada sailkatuta zeuden gaur hasten den ligaxka nagusirako, Aritz Juanenea, Xabier Azpiroz eta Endika Barrenetxea hernaniarra.

Horrela, gaur ekingo diote erremontistek txapelketaren 6 jardunaldietako lehendabizikoari. Galarretan jokatuko da partidua, arratsaldeko 16:30etan hasiko den jaialdian. Aurrez aurre izango dira bertan, Aritz Juanenea eta Josetxo Ezkurra, lehenengo puntuak irabazi nahian. Gogoratu, 30 tantoko partiduak direla: 30 tanto egiten dituen erremontistak, 4 puntu batuko ditu ligaxkako sailkapenerako, 27-29 tanto egiten dituenak 2 puntu, 24-26 egiten dituenak puntu bat, 17-23 egiten dituenak 0 puntu, eta 16 tanto edo gutxiago egiten dituenak -1 puntu.

Aurretik zein ondoren Oriamendi Txapelketako partidu bana izango da. Jaialdia irekiko dute hiru hernaniarrek. Mattin Arluziaga eta Aitor Aiestaran hernaniarrek kontrario izango dituzte Paulo Aiestaran hernaniarra eta bere kide denUgarte IIa. Amaitzeko, ondorengo partidua: Susperregi-Goikoetxea VI, Julen Deskarga hernaniarraren eta Eskuderoren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!