Atzo egin zuten lehen saioa Ugaldetxon, Urumea bailara hobeto ezagutzeko. Orientazio-ginkana bat burutzean datza, eta beste data bat ere jarri dute, ekintza egiteko gogoarekin dagoenarentzat.
Gaur zortzi izango da, abuztuaren 21ean alegia (ostirala). 16:30etan hasiko da jarduera, eta ordubete iraungo du, 17:30ak arte. Aldez aurretik izena eman behar da parte hartu ahal izateko, ugaldetxoaisialdigunea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita.