Tailerra gaur, Ugaldetxon

Julen Borreguero Fernandorena

Urumea bailara hobeto ezagutzeko orientazio-ginkana bat egiteko aukera izango da gaurkoan eta datorren abuztuaren 21ean Ugaldetxo aisialdi gunean, arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara bi egunetan. Aurretik izena eman behar da, ugaldetxoaisialdigunea@gmail.com helbide elelktronikora mezu 
bat bidalita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!