Ansak salatu du Buruz Burukoan ezin lehiatzea

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 9a

Hainbat pelotarien babesa jaso du Imanol Ansa erremontistak.

Agerraldia egindu urnietarrak, eta hainbat pelotarien babesa izan du.

 

Imanol Ansa erremontistak agerraldia egin du gaur Urnietako udal pilotalekuan, Banakako Erremonte Txapelketatik kanpo geratu dela publikoki salatzeko eta Oriamendik ezarritako zigorra osorik bete ondoren kantxan irabazitako kirol eskubide bat kentzen ari zaiola defendatzeko. Bere hitzaldian, txapelketan parte hartzea erabaki duten kirol irizpide berberak errespetatzea eskatu du, eta erremontearen etorkizunarekin duen konpromisoa berretsi du. Prentsaurrekoak pilota munduko ordezkarien babes zabala izan du. Erremontistak, hainbat modalitatetako pelotari, botileroak, teknikariak, etab.

Agerraldian, Ansak ziurtatu du bere helburua ez dela soilik bere egoera pertsonala salatzea, baizik eta errespetua, elkarrizketa, tratu berdintasuna eta erremontearen etorkizuna defendatzea.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!