Urumea ibaia jarraitu, eta Donostiara joatea tokatuko da, gaurtik aurrera

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 8a

Donostiako aste nagusia hasiko da gaur, 19:00etako kanoikadarekin, baina aurretik ere izango dira jardeurak gaurkoan.

 
 

Gure Urumea bailara osatzen duten herrietatik (Goizueta, Arano, Ereñotzu, Hernani eta Astigarraga) igarotzen den Urumea ibaia jarraituz gero, haren amaierara iritsiko gara, Donostia hiriko itsaso zabalera.

Eta gaur bertan hasiko dira Gipuzkoako hiriburuko festak: Donostiako Aste Nagusia. 19:00etan botako dute, urtero bezala, jada ospetsua den kanoikada, udaletxeko balkoitik, eta momentu horretan bertan lehertuko da ospakizun astea. Halere, kanoikadaren aurretik izango da zer egin Donostian, gaurko egunean zehar. Haurrentzako, helduentzako, adinekoentzako eta nerabeentzako nahi adina jarduera izango dira.

Eta urumearrik bertaratuko da seguru, hiriaren gertutasunak zein egitarauaren erakargarritasunagatik. Esan bezala, Urumea ibaia jarraitzea baino ez da egin behar, baina errepidetik aukeran, ez uretatik!

09:00-14:00 Euskal Herriko nekazal produktuen XIII. azoka.

09:00-20:00 Aste Nagusiko XXI. Hondartza boleibol txapelketa.

11:00-14:00 Haurrentzako barrakak Gipuzkoa plazan.

14:00-16:00 Estropaden zeharkaldia Aste Nagusiko Porsche Urdaneta Saria.

11:30-14:30 Puzgarriak.

17:00-01:00 Haurrentzako barrakak Gipuzkoa plazan.

17:00-04:00 Barrakak Paseo Berrian.

18:00-20:00 Erraldoiak eta Buruhaundiak.

18:15-19:45 Kanoikadara!

18:25-19:00 Kanoikadaren erritmoan!!

15:30-20:30 Puzgarriak.

18:30-20:45 Igeldoko Harria / Uliako Harria.

19:00-21:30 Joselontxos txaranga.

19:00-20:30 IV. Padel Aste Nagusia Txapelketa.

19:00-19:30 Festa hasierako kanoikada.

19:00-21:30 Gauerdi Txaranga.

19:20-20:00 Holi Fest.

20:30-22:00 XLIX. Txistulari Alardea.

20:30-22:00 DJ Artie Escolar.

22:45-23:15 Pirotecnia Alpujarreña.

23:30-02:00 Kursaal gune zabala. Las Divas.

23:30-01:00 Frank Blackfield.

23:30-02:00 Stylo Music Show orkestra, dantzaldia.

23:30-00:00 Zezensuzkoak.

23:45-01:15 Veintiuno.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!