Santa Ana egun haundiarekin agur, aurtengo Santioei

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko uztailaren 26a

Festa giroan egin zuten atzo Astigarragako Udalbatzaren Soka Dantza.

Gaur bukatuko dira festak Astigarragan eta Aranon; bietan, jendetza bilduko duen ekintza sorta tradizionalarekin, goizez zein arratsaldez.

Uztaileko azkeneko igandearekin bukatuko dira Santio Jaiak, Aranon eta Astigarragan; eta oso berezia izango da aurtengoa, astigartarrentzat bereziki, Santa Ana egun haundiarekin tokatuta. Egitarau tradizionalarekin ospatuko dute, goizean hasi eta gauera arte, joaldun, bertsolari, sagardo eta herri kirol artean. Baina askoz ere gehiago izango du festen azkeneko egunak, eta gauerdira arte luzatuko da, bost egun haundiri bukaera borobila emateko.

Aranon ere ez da nolanahikoa izango Santioen azkeneko eguna. Beraien kasuan, programeren eguerdiko lau hitz horietan (feria eta tortilla lehiaketa) kabitzen dira zientoka pertsona, inguruko herrietatik bertaratuko direnak aranoarrek jarritako postuetara, jan-edan eta artisau lan bila. Arratsaldean eta iluntzean ere izango da festa giro polita, kasik onena azkenerako utzi nahi izan balute bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!