Liburutegi Ibiltaria bisitan, bihar

Julen Borreguero Fernandorena

LAGAko (Leitza, Arano, Goizueta eta Areso) Liburutegi Ibiltaria bisitan izanen da bihar, ostiralez. Goizuetan eginen du geldialdia lehendabizi, eskolako atarian, 11:00etatik 12:00etara. Eta Aranoko bidea hartuko du ondoren; bertan izanen da 12:30etatik 13:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!