Eskualdeko energia-eredua indartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 23a

1,2 milioi euroko inbertsioa egin du, eta eskualde guztien jarduera komunak bultzatzeaz gain, bakoitzak bere proiektuak garatuko ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailak 1,2 milioi euro bideratuko ditu, 2026 eta 2027an eskualdeko energia-planak indartzera. Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok eta lurraldeko eskualdetako hamar garapen-agentzien ordezkariek (Beterri-Buruntzatik Patxi Ibarguren, Mankomunitateko presidentea eta Hernaniko bigarren alkateordea) hitzarmena sinatu dute. 

Horrela, datozen bi urteetan, agentzia bakoitzak 120.000 euro jasoko ditu, urtean 60.000. Eta hitzarmenaren helburua da «jasangarritasun energetikoaren eta klima aldaketaren aurkako borrokaren estrategia indartzea, eskualdeko ekintza sare baten bidez».

Agentziek lan-ildo komunak partekatuko dituzte, hala nola, udalekin elkarrizketa teknikoa izatea, eskualdeko energia-plangintza bultzatzea, Energiaren Eskualdeko Mahaiak dinamizatzea eta Energia Jasangarriaren zein Pobrezia Energetikoaren Gipuzkoako Lurralde Mahaian integratzea. Horiez gain, eskualde bakoitzak bere proiektuak ere garatuko ditu. Beterri-Buruntzak enpresei aholkularitza emango die, energia-diagnostikoak egiten jarraituko du eta energia aurrezteko ziurtagiriak kudeatzen lan egingo du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!