GI-2132a moztuta asteazken gauean, Martindegitik errotondara

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 21a

Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman duenez, GI-2132 errepidearen asfaltoa berrezartzeko lanak egingo dituzte Martindegin, Oialumeko errotondarako lotura-adarrean. Horrenbestez, asteazken gauean (uztailaren 22ko 21:00etatik hurrengo eguneko 06:00ak arte) erabat moztuko dute errepidea, bi noranzkoetan, 5,610 eta 5,800 kilometro-puntuen artean. Bitarte horretan, Foru Aldundiak gomendatu du A-15 errepidea erabiltzea.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!