Hondakinak biltzeko eta sailkatzeko EkoTailerra egingo dute gaur arratsaldean, Ugaldetxoko aisialdi gunean. Arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara izango da, haurrei zuzenduta, baina heldu baten laguntzaz. Aldez aurretik izena ematea gomendatu dute, ugaldetxoaisialdigunea@gmail.com helbidera idatzita. Beharrezko materiala hezitzaileek jarriko dute, eta arropa erosoa eramatea komeni da.